
Duela bospasei urte probatu zuen lehen aldiz aizkoran Aitor Urteagak. Gustatu, eta hobetuz joan da ordutik. Aitor Urteaga (Idiazabal, 1998) aizkora munduan izena hartzen ari den idiazabaldarra da. Igandean, esaterako, Joxe Ugarteburu lagun hartuta, Xabier Zaldua eta Xabier Dorronsororen aurka erakustaldia egin zuen herriko plazan. Noiz hasi zinen aizkoran? Naizoen Mundua taldea sortu aurretik herrian zegoen herri kirol taldean hasi nintzen, trontzan eta aizkoran Mikel zenarekin, Katalinarekin, Ugarterekin… Gero, Etxarrira joaten hasi nintzen, Sakanako Aizkora Eskolara. Berez Sakanako jendearentzat bakarrik da eskola hau, baina, erdia hangoa dudanez, ama Altsasukoa da, niri ere sartzen utzi zidaten. Afizio garestia al da? Bai. Gutxinaka sartzen joan beharreko afizioa da, nahiko garestia delako. Neure aizkora, orain bizpairu urte erosi nuen. Ordura arte utzitakoarekin ibili nintzen. 300 euro gutxienez balio dute aizkorek. Nola entrenatzen zara? Baserrian entrenatzen dut astean pare bat aldiz. Neguan teknika prestatzen dut gehienbat. Udaberri-uda partean, txapelketak hasten diren garaian, erresistentzia lantzen dut. Horrez gain, mendira joaten ere saiatzen naiz. Gimnasiora joatea ere gomendatzen dute udan lesiorik ez izateko, baina, hori ez zait gehiegi gustatzen (barrez). Saio asko egiten al dituzu? Asko ez. Urtean dozena bat edo. Txapelketak, berriz, Gipuzkoako txapelketan pare bat eta Euskal Herrikoan hiru egin nituen joan den urtean. [...]

Sarean ikusia Errugbilariak lokatza artean, Mediavillaren begietatik Joan zen larunbatean Ampo Ordiziak Gernikaren aurka jokatu zuen errugbi partidak utzitako irudi ikusgarriak bildu ditu Carlos Mediavilla argazkilariak. Urretxuarraren irudietan partidaren gogortsuna, nekea, eta adiskidetasuna ikus daitezke, modu bikainean harrapatuta. goierri.hitza.eus Klik Errotatxo martxan Ataungo Errotatxoren Lagunak taldeak, Larruntzako Errotatxoa martxan jarri du berriz. 1667an eraiki zuten eta 1950era arte biraka aritu zen. Errotatxoaren historia, argazkiak eta bideoz osatutako informazioa ikus eta irakur daitezke. goierri.hitza.eus Idiazabalgo San Blas jaiak goierri.hitza.eus webgunean jarraipen zabala egiten ari dira Idiazabalgo San Blas jaiei. Igandeko herri kroseko argazkiak, bideoak eta sailkapenak ikus daitezke. Asteburuko ekintzen laburpena ere ikus ahal izango da astelehenetik aurrera. goierri.hitza.eus Albiste irakurrienak goierrri.hitza.eus 1. Ertzain auto batek istripua izan du Zaldibian. 2. Amiantoaren eraginez hil den 24. langilea omendu dute CAFen. 3. Aitor Esnaolari 17 urteko kartzela zigorra jarri diote. 4. Sortu eratzeko prozesuan 300 lagunek parte hartu dute Goierriko batzarretan. 5. Gernikaren eta Ampo-Ordiziaren arteko partidak irudi ikusgarriak utzi ditu. otamotz.com 1. Serranoren ustez Zumarraga «nahita» utzi dute kanpoan. 2. Ikasgelaz kanpoko ikasgaiak. 3. Berriotxoa etxerako bidean da Sirian bahitua izan eta gero. 4. Juan Sanchez: «Trobada Bartzelona futbol taldearen jarraitzaileen festa da».