
Gizarte langile eta psikologo bana egongo da egoitzan hainbat astegunetan; boluntarioak ere bai Aurreko urtarrilaren 10ean Minbiziaren Aurkako Elkarteak Zumarragan egoitza inauguratu eta gero, bertan emango dituzten zerbitzuen ordutegiak zehaztu dituzte jada elkartekoek. Zerbitzu gehienak minbizi gaixoei eta senideei zuzenduta dauden arren, edonori zabaldutako ekintzak ere egingo dituzte.


Musikak eramanda Bartzelonan bizi da orain urte batzuk; Apolo Flytrap taldean jotzen du, eta taldea Cuatro telebista kateko lehiaketako finalista izan da pop-rock sailean. Joseba Iturbe (Zumarraga, 1986) Apollo Flytrap taldeko bateria jotzailea da. Urte batzuk dira Bartzelonan (Herrialde Katalanak) bizi dela. Bere taldearekin Cuatro telebista kateko talde berrientzako lehiaketan pop rock sailean finalista izan da. Iturbe musikaren esparruan tokia egin nahian dabil.