2013/6

Alde Hemendik Eguna larunbatean Ordizian

Euskal Herriko hainbat eragilek I. Alde Hemendik Eguna izendatu duten protesta-eguna egingo dute hainbat herritan larubnatean "atzerriko indar okupatzaileen presentziaren kontra". Ordizian ere antolatu dituzte ekitaldiak egun horretarako: 18:00etan tortura testigantzen inguruko bideo emanaldia egingo dute gaztetxean eta 19:30ean manifestazioa udaletxe aurretik abiatuta.

Goierriko Hitza

Azkoitia, Gabiria eta Zumarraga-Urretxu nor baino nor Aizpurutxoko III. Bertso Sariketan

Bertsoaren eskualdeko hiriburu bilakatuko da datorren ostiralean Azkoitia eta Zumarraga-Urretxu batzen dituen errepidearen alde banatan kokaturik dagoen Aizpurutxo auzoa. Aizpurutxo Sariaren hirugarren edizioa jokatuko da, eta aurtengoan, gainera, nobedadeak izango dira, aurreko bi ediziotako formatua erabat aldatuko baita. Aurten, herriarteko taldekako txapelketa gisa jokatuko da, eta ez txapelketa indibiduala, aurreko bi urteetan izan den moduan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Julen Izagirrek irabazi du Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Gaur eguerdian eman dituzte Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketaren sariak. Julen Izagirrek irabazi du bigarren urtez argazki bat oinarri duen irudiarekin. Argazkian dantzari baten eskua ikusten da ezpata dantzarien txapel gorria helduta duela. Zuri gorriak nagusi dira irudian. “Aurten zerbait ezberdina egin nahi nuen, eta Irrintzi taldeko dantzari lagun bati deitu nion, ezpata dantzari jantziak janzteko eskatu, eta argazkiak egin nizkion”, esan du irabazleak. Ezpata dantzari hori Eneko Galdos izan zen, Irrintzi taldeko kidea da, eta uztailaren 2an kapitain lanak egin izan ditu Antio barruan dantzatzen duten ezpata dantzan.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa