Kempo kiroleko topaketa egingo dute Lazkaon

Asteburuan bi eguneko topaketa egingo dute Lazkaon kempo borroka modalitateko kirolariek. Gerriko beltza dutenetik gorako adituak elkartuko dira, Barandiaran kiroldegian. Bihar 16:30etik 18:30era eta etzi 10:30etik 12:30era jardungo dira ikastaroan. Harremanak egitea eta kempo zaletasuna zabaltzea dute helburu.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa