2014/4

Agenda 21en ekintza plana eguneratzeko bilera

Urretxuko Udalak Agenda 21en ekintza plana eguneratu nahi du eta, horretarako, herritarrekin batera diagnostikoa egin nahi du. Bi bilera antolatu ditu. Gaur, 18:30ean kultur etxean, gizarteaz eta ekonomiaz hitz egingo dute. Maiatzaren 6an, ordu eta toki berean, lurraldeaz eta ingurumenaz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Eitzagako argazki zaharrak

Zumarragako Eitzaga auzoan  jaiotako 228 bizilagun elkartu ziren atzo Etxeberri jatetxean. Gehienak ez dira han bizi jada, baina guztiek dute auzoarekin lotzen dituen identitate sentipen bat. Bazkariaz gain garai bateko

The post Eitzagako argazki zaharrak appeared first on Otamotz.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Geroa gaurtik elikatzen

Hiru urte bete ditu Lazkaoko Beneditarren Artxibo berriak. 2010eko abenduan inauguratu zuten eraikina, monasterioaren alboko bi solairuko etxe modernoa eta egokia. 2011ko udaberrian eratu zuten fundazioa beneditarrek, Lazkaoko Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Artxiboa ez da baltsa, ordea. Etengabeko iturria da hara iristen den funtsen emaria. Lehendik iturburu oparoak eta emankorrak aurkitu izanagatik. Lehena eta oraina nabarmen bereizi ziren duela hiru urteko erabaki horietan.

Goierriko Hitza

«Argazki bakar batek ere ez du merezi bizitza arriskuan jartzea»

Andoni Berriotxoa Lubaki-k (Urretxu, 1982) haurra zenetik izan du argazkigintzarako jakin-mina. Egun, argazkilari profesional gisa irabazten du eguneroko ogia. Denetarik egiten duen arren, bere berezitasuna gerra argazkilaritza da, eta batez ere, horregatik egin da ezagun. Nazioarte mailako hainbat sari ere jaso ditu egindako lanaren ordainetan.

Goierriko Hitza

Dantza ikastaro jendetsua Urretxun

http://youtu.be/xEhAUbWOeek Urretxuko alde zaharra biziberritzeko asmoz bertako udalak martxan jarri duen Zaharrak berri egitasmoaren barruan, dantza ikastaro irekia egin zuten atzo, Iparragirre plazan. Jose Mari Orbegozo dantza irakasleak gidatuta, saltsa, merenge, txa-txa-txa eta zunba dantzak egiteko aukera izan dute herritarrek, eta erantzuna berealdikoa izan da, plaza bete jendek parte hartu baitzuen lehen saioan. Ekainera bitartean, antzeko saio gehiago egingo dituzte.

Goierriko Hitza

«Gaur egungo Euskal Herrian heldu egiteari buruzkoa da online nobela hau»

Ikusentzunezko Komunikazioa ikasi zuen Mikel Alvarezek (Beasain, 1982) eta egun Goierri Telebistan lan egiten du. Hortik aurrerakoan, bere ametsa ahal den neurrian egi bihurtzen inbertitzen du denbora: online nobela bat egiten, eta berau modu berezian zabaltzen. Nola hasi zara idazten? Nire ametsa  gidoigintza izan da beti. Pare bat film labur egin nituen karrera garaian, Azken trena eta Xabiertxo. Imajinazioa nire bizitzan konstante bat izan da: oso ondo pasa arazi didana eta arazo bat, era berean.

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa