
Herri Operaren aurkezpen izateko xedea duen abestia jasotzen duen CDa Urretxuko nahiz Zumarragako kultur etxeetan jaso daiteke, doan. The post Herri Operaren abestiaren CDa eskura appeared first on Otamotz.

Ekaineko eta uztaileko larunbatetan 11:00etatik 12:30era, saloi dantza ikastaroa eskainiko du Jose Manuel Esteller dantzariak eta koreografoak. Izen ematea maiatzaren 20an irekiko dute, ekainaren 5era arte. Matrikula 33,60 eurokoa da. The post Saloi da...

Larunbatean Mirentxin Gidariak Eguna ospatuko dute gaztetxean. Mirentxin Gidariak presoen senideak kartzeletara hurbiltzen dituen gidari bolondresen elkartea da. Gastuei senideek bakarrik aurre egin ez diezaioten antolatu dute larunbateko festa. Eguerdian bazkaria egingo dute. Orkatza eta menu begetarianoa egongo dira aukeran. Tiketek 12 euro balio dute langileentzat eta 8 euro langabetuentzat.


Joan zen astean Ttipi-Etapa egitasmoko 2014ko lehen irteera egin zuten Urretxun eta Zumarragan. Egitasmo honen helburua ariketa fisikoa egiteko zailtasuna duten herritarrei kirola egiteko aukera ematea da. Horretarako, ibilbide errazak
The post Ttipi-Etapa egitasmoko bigarren irteera bihar da appeared first on Otamotz.

Maiatzaren 26an amaituko da udal tasak ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Diru-laguntza hauen onuradunak familia unitatea osatzen dutenen irabaziak 13.095,38 euro baino gutxiagokoak dituztenek izan daitezke. Eskaera aurkezteko Zumarragako gizarte zerbitzuen
The post Udal tasak ordaintzeko diru-laguntza eskariak appeared first on Otamotz.

http://youtu.be/xKIqZPeYAyc Igandean bukatu ziren sanmigelak Ezkion, lau festa egunen ondoren; jende ugari ibili da ekitaldietan. Larunbatean, herri afaria egin zuten, eta ehun lagun inguru bildu ziren bertan. Igandean, iaz egin zuten moduan, zaldizkoa eta txirrindularia lehiatu ziren. Aurten, ibilbide luzeaz gain, bi lasterketa azkar ere egin zituzten. Txirrindularia Alex Aranburu izan zen, eta zaldizkoa, berriz, Manex Idiakez.

Bertatik Bertara egitasmoaren datozen urteetarako ekintza plana egiteko hausnarketa prozesua martxan jarri dute. Hurrengo bilera asteazkenean egingo dute eta bertan kontsumitzaileek parte hartuko dute. Bertatik Bertara proiektua Ezkio-Itsaso, Gabiria, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek jarri zuten abian, bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeko. Uggasa garapen agentzia, Goimen eta Aldundia ere egitasmoaren atzean daude.

http://youtu.be/T56JYLDsIRc Gaur jarri da Beasainen TAO sistema martxan. Goizean nabarmen zeuden TAO guneko aparkalekuak hutsik, baina, eguerdi alderako joan dira, pixkanaka bada ere, betetzen. Hilario Urretabizkaia udaltzainaren arabera "Gipuzkoa plazan aparkatzen zuten CAFeko langileen auto gehienak falta ziren, eta Porteria ingurua beteta zegoen. Murumendiko irakasleek lanak izan omen dituzte aparkatzeko. Bernedoneko parkinga berriz, beteta".