Ikasturte amaierako festak egin dituzte Jakintzakoek eta Urdaneta-Oiangurenekoek

Udako oporraldi luzea ate joka denean, ikasturteari amaiera emateko festa egunak izan dituzte Ordiziako ikastetxeetan. Larunbatean Jakintza Ikastolakoak eta igandean Urdaneta eta Oianguren ikastetxeetakoak ikasgelak utzi eta kalera irten ziren. Egun osoko egitaraua prestatu zuten Jakintza Ikastolakoek larunbaterako.  Eguzkiak gogor jo bazuen ere, herriko kaleetara irten eta giro paregabean murgilduta ibili ziren. Era berean, Urdaneta-Oiangurenekoek  igandean izan zuten festa eguna. Puzgarriak, tailerrak, Gran Prixa eta ikasleen emanaldia egin zituzten goizean; bazkariaren ondoren, berriz, Eriz Magoaren txanda izan zen.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa