Ordiziako Malkorra, Mujika, Aizpurua eta Perez errugbilariak Histori Cupean aritu dira

Joxe Jabier Malkorra, Mikel Aizpurua eta Joanes Mujika, Galizaren aurkako partidaren ondoren. Jaun Perez ere aritu da Euskadi taldean.

Joxe Jabier Malkorra, Mikel Aizpurua eta Joanes Mujika, Galizaren aurkako partidaren ondoren. Jaun Perez ere aritu da Euskadi taldean.

Histori Cup txapelketaren lehen edizioan garaile izan da Euskadi. Gizonezkoen Euskal Autonomia Erkidegoko taldeak erraz menderatu zuen Andorrako selekzioa Getxon larunbatean jokatu zen partidan, 50-0 irabazi zuten. Txapelketaz gain, Euskadik Larrun Kopa ere eskartu zuen, garaikur horrekin partidaren irabazlea saritu zuten. Lau errugbilari goierritar aritu ziren Euskadi taldean. Ampo Ordiziako jokalari Joxe Jabier Malkorra, Mikel Aizpurua, Joanes Mujika eta Jaun Perez. Norgehiagokarekin hamabosteko erregbi denboraldiari amaiera eman dio Euskadik. Datorren urtean, Histori Cup txapelketan, euskal selekzioak Galizia eta Andorra bisitatu beharko ditu.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa