CAFek 119 milioi euroko kontratua itxi du Istanbulgo metroarekin

http://www.berria.info">Berria.info- CAFek jakinarazi du berak eta Mitshubisi Corporation konpainiak lortu dutela Istanbulgo metroaren proiektu berrirako kontratua ixtea. Hamabi milioi biztanle ditu Turkiako hiriburuak eta 2000. utrean inauguratu zuen metroa. Ez da CAFek metroarentzat lan egingo duen lehen aldia, izan ere, 2009an 30 tren egin zituen Istanbulgo metroarentzat.

jarraia93028Berria.info- CAFek jakinarazi du berak eta Mitshubisi Corporation konpainiak lortu dutela Istanbulgo metroaren proiektu berrirako kontratua ixtea. Hamabi milioi biztanle ditu Turkiako hiriburuak eta 2000. utrean inauguratu zuen metroa. Ez da CAFek metroarentzat lan egingo duen lehen aldia, izan ere, 2009an 30 tren egin zituen Istanbulgo metroarentzat.
Azken urteetan Turkian bestelako kontratuak ere lortu ditu Beasaingo konpainiak. Ankara eta Istanbul arteko abiadura handiko trenerako hamabi tren egin ditu. Antalya kostaldeko hirirako, berriz, hamalau tranbia eraiki zituen CAFek 2009an. 2010ean, bestalde, Izmir hiriko aldirietarako 33 tren ere egin zituen.
Istanbulgo metroarekin sinatutako azken kontratua eta gainontzeko proiektuak batuta, CAFek 600 milioi eurotik gorako negozio bolumena dauka Turkiarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa