Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun, Maider Gaztañaga

IMG-20140629-WA0005Atzo jokatu zen Atletiko San Sebastianen Nazioarteko Triatloia Donostian, XXIX. Onditz Oroituaz proba ere badena. Aurreko edizioetan bezala, distantzia olinpikoak izan ditu probak (1,5km-40km-10km). Euskal Herriko zirkuiturako zazpigarren proba puntuagarria da; Euskadiko eta Gipuzkoako txapelak ere jokatu dira bertan. Hala, emakumezkoetan Maider Gaztañaga (Tolosaldeko TT)  triatleta izan da Euskadiko eta Gipuzkoako txapeldun. Proba 2:17:05 denboran amaitu zuen ordiziarrak. Sailkapen nagusian, hirugarren. Jake Birtwhistle (Australia) izan zen garaile gizonezkoetan 1:55:28 denbora eginda; eta Sarah-Anne Brault (Canada) emakumezkoetan 2:15:07 denborarekin.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa