http://youtu.be/q4C9J8zIvxY Gure Esku Dago ekimeneko Angel Oiarbidek igandean egingo den giza-kateaz hitz egin du GoiBerri aldizkariarekin. Dagoeneko lortu duten babesa eta herriz herri sortutako ilusioa ikusita, ekimenak "arrakasta" izan duela azaldu du. "Sentsibilitate ezberdinetako jendea elkartu da; izugarria da nolako ilusioa sortu den, hori da edozein proiektu martxan jartzeko behar den gasolina". Elkarrizketa osoa bihartik aurrera irakurri ahal izango da, GoiBerri aldizkarian.

Gaur Parketarrak egitasmoko lehen saioa egin dute. Haurrek eta gurasoek euskaltegiko parkean jolastu dute. Urretxu eta Zumarragako Euskara zerbitzuen ekimen honen helburua kaleetan eta parkeetan euskararen erabilera handitzea da. Bigarren saioa hilaren 12an egingo dute, Zelai Arizti parkean (eguraldi txarrarekin, udaletxeko arkupeetan). Jolasak Urtxintxa eskolako hezitzaileek dinamizatuko dituzte.

http://youtu.be/zlis2HXhGW4 Atzo gertatutako azken lan istripuak hildako bat utzi du Zumarragako ArcelorMittaleko lantegian, 40 urteko urretxuarra, hain zuzen. Logistika sailean izandako istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute Arcelorreko langileek gaur, eta 14:00etara arte egongo dira lantegiko sarreran. 24 orduko lanuztea ere deitu dute eta fabrikako produkzioa etenda egongo da gaurko 22:00ak arte.