
Etzi Euskal Herriko 2. mailako Aizkora Txapelketako kanporaketa egingo dute Zumarragako Euskadi plazan. Xabier Gurrutxaga zumarragarrak beste hainbat aizkolarirekin indarrak neurtuko ditu bertan. Kanporaketako 6 denbora onenek finaleko txartela lortuko
The post Aizkora lehiaketa egingo dute Euskadi plazan appeared first on Otamotz.



Urretxuko Udalak, alde zaharra biziberritzeko Zaharrak Berri programaren barne, Iparragirre kaleko arkupeak dekoratzeko lehiaketa antolatu du. Dekorazioak alde zaharrarekin lotura izan behar du. Lehiaketa honetan urretxuar eta zumarragarrek parte har dezakete. Baita gutxienez partaideen %50 bertakoa duten taldeek ere. Proposamenak asteartea baino lehen aurkeztu behar dira, udaletxeko erregistroan.

Kale garbiketa zerbitzu berritua aurkeztu dute Zumarragan. Aurrerantzean Zumarragak bere kasa emango du zerbitzua urtetan Urretxurekin batera eskaini eta gero. Orain, Zumarraga izeneko aldi-baterako enpresa elkarteak (AEBB) eskainiko du, baliabide eta makina berriekin. Kale garbiketa zerbitzua 517.000 eurotan, BEZ gabe, esleitu zion udalak Zumarraga AEBBri. Alkatearen hitzetan, «oraingoa lehen Urretxurekin batera ematen genuen zerbitzua baino merkeagoa da».


Igandean Urretxuko eta Zumarragako kale pintura lehiaketa egingo dute. Euskarriak Urretxuko udaletxeko sarreran zigilatu behar dira, 09:00etatik 10:00etara. Lanak 13:00etatik 13:30era entregatu behar dira, toki berean. The post Igandean kale pintura le...

Egutegiak Santa Isabel luzeak dakartza aurtengoan. Bihartik datorren asteazkenera arte Zumarraga jaietan murgilduko da. Are luzeagoak izango dira aurtengo festak uztailaren 6an jubilatuek beren eguna ospatuko dutelako. Horrenbestez, jaietako egitarauak dakarren aldaketa nabarmenena ekintzak egun gehiagotan egokitu dituztela da.

Gaur eguerdian Zumarragako Ospitalea ireki zutela 30 urte bete direla ospatu dute ospitaleko Kizkitza aretoan. Ospakizunean ospitalea ireki zutenetik bertan lanean ari diren profesionalei aitortza egin diete eta Josu Maroto margolari zumarragarrak egindako ospitaleko marrazki bana banatu diete. Ekitaldia emozioz beteta egon da. Bi erizainek aurkezpen lanak egin dituzte eta bietan beteranena emozionatu egin da dagoeneko euren artean ez dauden lankideak gogoratu dituenean. Irrintzi dantza taldeko dantzariek aurreskua dantzatu dute eta Gorka Azkaratek bertsoak jarri ditu.

http://youtu.be/xJRQ3HH18_o Goierri Eskolaren 50. urteurreneko ekitaldi nagusia egin dute gaur goizean. Urte guzti hauetan eskolaren alde lanean aritu diren guztiei esker ona adierazteko omenaldia izan da. Ekitaldian protagonista izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria; Igor Eguren Goierri Fundazioko lehendakaria eta Ordiziako alkatea; eta Goierriko Eskolako zuzendari Iñaki Zabalo.