http://youtu.be/_HmzNwuIOUg Goierriko Manifestaua aurkeztu dute eskualdeko hainbat eragilek, taldek, elkartek eta norbanakok Beasaingo Igartza jauregian. Kontseiluak bultzatuta eta Goierriko euskalgintzak zein hainbat udalek babestutako egitasmoa da Goierriko Manifestua, "euskaraz biziko den Goierri elkarlanean eraikitzeko".
Udako etenaldiaren ondoren, Zumarragako Zelai Arizti aretoak zineari ateak irekiko dizkio berriro datorren asteburuan. Udazkeneko karteldegia prest dute dagoeneko zinearen kudeatzaileek. Edonola ere, ostiralean denboraldiari ekin aurretik, Donostiako Zinemaldiaren 62. ekitaldia Zumarragako zine aretora iritsiko da ostegunean. Izan ere, zinemaldiaren lankidetzari esker, Marsella filma emango dute Zelai Ariztin.
Once erakundeko kupoitzarrak sari potoloa utzi berri du Zumarragan. Hamar urtetan zenbaki berarekin jokatu duen zumarragarrak 30.000 euroko saria jaso du. Kupoia Ana Rosa Martinek saldu dio Zumarragako hirigunean bertan.
The post Kupoitzarrak 30.000 euro utzi ditu Zumarragan appeared first on Otamotz.
http://youtu.be/suvZ5oqnmr4 Urretxuko jaietako egun nagusietako bat, Euskal Jaia, ospatu zuten atzo. Ohikoa den moduan, karrozen eta herriko taldeen desfilea izan zen une nagusietako bat. Herriko dantza taldeek ere parte hartzen dute bertan, ibilbidea dantzaz eta musikaz alaituz. Hona hemen atzoko desfileko irudietako batzuk.