La Lezek gaztandegiak irabazi du Aizkorri-Aratz gazta lehiaketa

Giro haizetsua izan da goiz osoan zehar Zegaman. Postuak muntatzeko garaian arazoak  izan badituzte ere, giro onean joan da aurtengo San Martin azoka. Ohiko abere erakusketak eta lehiaketak izan dira. Eguerdiko 12:00etan, behi jezteak ikusmin handia sortu du. Ondorengoak dira saridunak, atalez atal:
  • Ardietan:  Andres Zabaleta.
  • Bildotsetan: Joseba Aizpeolea.
  • Ahuntzetan:  Ander Lasa.
  • Antxumeetan: Ander Lasa.
  • Pirenaika behietan: Andres Zabaleta.
  • Behi mestizoetan: Juan Cruz Arrizabalaga.
  • Behi suizoetan: Juan Azurmendi.
  • Zezenetan: Jose Ignazio Labaka.
  • Etxe behorretan:  Jabier Arrondo.
  • Mendi behorretan: Jon Antia.
Pilotalekuan Aizkorri-Aratz gazta lehiaketa jokatu da. 18 artzainek aurkeztu dituzte gaztak lehiaketara eta Jesus Jauregiren eta Eli Gorrotxategiren La Leze gaztak jaso du sari gorena. Bigarrena Idiazabalgo J. Aranburu Elkartea izan da eta hirugarrena Olaberriko Aizpea. Idiazabaldarrek bi sari irabazi dituzte gaur: Zegamakoa eta Ordiziakoa. [nggallery ID=58]
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa