
CAF buru duen partzuergoak Mexikon 690 milioi euroko kontratua lortu du
CAF lantegia
buru duen partzuergoak Mexiko hiriburua Tolucarekin lotuko duen proiektuaren esleipena lotu du,
690 milioi euroren truke. Partzuergoa CAFek, Isolux-Corsanek, AZVIk eta Thalesek osatzen dute. Kontratua abenduan sinatuko dute eta
%49a CAFentzat izango da: 30 tren, seinalizazioaren zati bat eta bestelako sistema batzuk ekoizteko.
Herbeheretako kontratua ere abendurako ixtekoak dira.
Kontratuaren inguruko oharra argitaratu du CAFek