EH Bilduk hirigintza eta zerbitzuei buruz bilera egingo du gaur
ZEGAMA // Ostegunero egiten ditu bilerak Zegamako EH Bilduk, datorren udal hauteskundeetarako programa osatzeko. Gaurko bileran, hirigintza, turismoa eta zerbitzuak izango dituzte hizpide. Kultur etxean bilduko dira, 19:00etan. Datorren ostegunean, ber...
ZEGAMA // Ostegunero egiten ditu bilerak Zegamako EH Bilduk, datorren udal hauteskundeetarako programa osatzeko. Gaurko bileran, hirigintza, turismoa eta zerbitzuak izango dituzte hizpide. Kultur etxean bilduko dira, 19:00etan. Datorren ostegunean, berriz, ongizatea, aniztasuna eta berdintasunaren inguruko gaiak jorratuko dituzte, ordu eta leku berean.