Etxebizitza batean lapurreta egiten saiatu delakoan gizon bat atxilotu dute Ordizian

Jabea ohartu eta ustezko lapurrak ihes egin zuen; geroago atxilotu zuen Ertzaintzak

OLYMPUS DIGITAL CAMERAOrdiziako etxebizitza batean lapurreta egiten ahalegindu zelakoan 21 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo Ertzaintzak. Eguerdiko 14:30ak aldera jaso zuen Ertzainak abixua. Etxearen jabea ohartu zen sarreran norbait zebilela; usteko lapurrak orduan ihes egin zuen. Ertzaintzaren hainbat patruila joan ziren bertara eta berehala atxilotu zuten gaztea. Ordu batetik bestera epaile aurretik pasako da atxilotua.  
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa