Josu Altzelairen argazki erakusketa gaur irekiko dute
LAZKAO // Lazkaoko Rwanda elkarteak antolatu duen Elkartasun Astean, argazki erakusketa ere eskainiko dute. Josu Altzelai argazkilari legazpiarraren Afrikako begiradak bilduma egongo dira ikusgai, abenduaren 19ra bitartean, Lazkaoko kultur etxeko areto...
LAZKAO // Lazkaoko Rwanda elkarteak antolatu duen Elkartasun Astean, argazki erakusketa ere eskainiko dute. Josu Altzelai argazkilari legazpiarraren Afrikako begiradak bilduma egongo dira ikusgai, abenduaren 19ra bitartean, Lazkaoko kultur etxeko aretoan. 2009an Malin ateratako 30 argazki dira. Gaur irekiko dute erakusketa, 19:00etan, egilea bera bertan dela.