Legazpiko garajeetan eta kamioietan lapurtu dute

Legazpiko_panoramikaAzken egunetan lapurretak egon dira Legazpin. Joan zen astean, Urtatza auzoko eta Plazaola kaleko zenbait garajetan sartu ziren. Bart, berriz, aparkatuta zeuden zenbait kamioietatik gasoila lapurtu dute. Lapurreta guztiak gauez egin dituzte. Udaltzainek bizilagunei laguntza eskatu diete. “Mugimendu arraroren bat sumatuz gero, lehenbailehen guregana edo ertzainengana jo behar da. Azkenaldian, txikizioak eta lapurretak eguneroko kontu bihurtu dira gure herrian. Hori dela eta, tentuz ibiltzea eta lapurretak saihesteko neurriak hartzea komeni da”.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa