Lizarrustin igandean irekiko dute urteko azken erakusketa, Munitarena

Lizarrustiko Parketxeak iragarri du 2014ko azkeneko erakusketa. Arantxa Munita tolosar artistaren zeramika-lanen bilduma bat jarriko dute. Igandean (abenduak 14) da irekiera ekitaldia, 13:00etan. Ondoren, urtarrilaren 7ra arte egongo da ikusgai. Zeramikazko piezekin jarraituko du, hala, Lizarrustiko erakusketa aretoak. Azaroan Nekane Munduateren eskulturak egon ziren ikusgai, zeramikaz eginak haiek ere. Munitak ibilbide oparoa egin du eskulturaren arloan. Azken urteotan erakusketa ugari jarri ditu, eta tailerrak ere zuzendu ditu.
Arantxa Munitaren eskulturak, zeramikaz eginak. Lizarrustiko aterpetxean egongo dira erakusketan, abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra./Hitza

Arantxa Munitaren eskulturak, zeramikaz eginak. Lizarrustiko aterpetxean egongo dira erakusketan, abenduaren 14tik urtarrilaren 7ra./Hitza

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa