Datorren astean 24 orduko baraualdia egingo dute Seguran espetxe politika salatzeko

Astelehenetik asteartera egingo dute, Ernairen deialdiari jarraituz, '11 konpromiso, askatasunerantz!' lemapean

2012ko baraualdia Seguran

2012ko baraualdia Seguran

Ernairen deialdiari jarraituz, baraualdiak egingo dituzte Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan, bihartik hasi eta abenduaren 30 arte. 11 konpromiso, askatasunerantz! lemapean, Espainiako Gobernuaren espetxe politika salatu nahi dute baraualdi horien bidez. Goierri mailakoa Seguran egingo dute. 24 orduko baraualdia izango da: astelehenean hasiko dute, 15:00etan, eta asteartean amaitu, ordu berean. Segurako plazan elkartuko dira protesta egingo duten goierritarrak, eta, baraualdiak irauten duen artean, hainbat ekintza antolatu dituzte. Gaua Txanbolinpen pasako dute. Bakoitzak bere lo zakua eraman beharko du, eta bertan koltxoiak egongo dira. Guztira 50 lagun inguru elkartzea espero dute, eta gazteez gain helduak ere animatzea. Bestalde, parte hartzaileei presoen aldeko kamiseta urdina eramateko deialdia egin diete. Kamisetak soinean, argazki masiboa atera nahi dute astelehenean, 19:00etan. Egitaraua:  Astelehena, abenduak 22. 15:00. Plazan elkartu. 16:00-18:00. Presoentzako eskutitzak idatzi. 18:00. Mirentxin gidarien hitzaldia. 19:00. Argazki masiboa. 20:00. Pegata erakusketa. 21:00. Dokumentala: Barrura begirako lehioak 23:00. Kontzertua. Asteartea, abenduak 23. 09:00. Mural margoketa. 11:00. Kamiseta tailerra.    
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa