EH Bilduk lehen herri topaketaren emaitzak publikatu ditu sarean
Zumarragako EH Bilduk joan den azaroaren 29an egindako lehenengo herri topaketak emandakoa publiko egin du bere blogean. Topaketa egin, eta egun gutxira bildutakoaren laburpena publikatu bazuten ere, orain dinamikak emandako guztia argitaratu dute bere...
Zumarraga berri baterako zumeak lelopean egindako topaketan bost arlo landu zituzten: Herri eredua, Gizarte eredua, Euskara-Kultura, Ingurumena eta Ekonomia Enplegua.
Talde txikietan elkartu ziren eta bost esparruoi buruz aritu ziren. Herri ereduari dagokionez, Zumarragaren inpertsonaltasunari egin zioten azpimarra eta auzoen arteko lotura faltaz ere aritu ziren, besteak beste.
Gizarte ereduan Zumarragan ilusioa sortuko lukeen proiektu integratzaile bat faltan sumatu zuten. Kultura eta euskara alorrean erabilera eskasari eman zioten arreta, baita erakundeetan ere. Ingurumenaren gaian airearen kalitatea eta hondakinen kudeaketa izan zituzten hizpide, besteak beste. Ekonomia eta enpleguaren esparruan, industriaren gainbeheraren aurrean alternatiben lanketaren beharra nabarmendu zuten.
Gaiak landu eta gero proposamenak egin zituzten. Herri topaketa ireki gehiago egingo dituzte datozen hilabeteotan.













