Korrika 19 martxoaren 22tik 23rako gauean igaroko da Goierritik

Legorretan sartuko da, igande gauerdi aurretxoan; eta Legazpiko Udanatik irtengo da, goizeko seietan

Igandetik astelehenerako jauzia ezohikoa izango da, udaberriaren hasieran, Goierrin. Korrika 19k martxoaren 22tik 23rako gauean zeharkatuko du Goierri. Segidan egingo dituzte aurten Goierriko kilometro guztiak —azken aldietan bi egunetan igaro izan da, eskualdearen goian eta behean—. Legorretan sartuko da Goierriko lurretan Korrika, Euskahaldun leloarekin. Martxoaren 22ko 23:50ean izango da hori, igande gauerdian. Itsasondo, Arama, Ordizia eta Beasain igarota, Lazkaotik Olaberriko aldapa gaindituko du, Idiazabalera joateko. Seguratik, Zeraindik eta Mutiloatik barrena, Lierniz haraindi iritsiko dira Ormaiztegira. Gabiriako eta Ezkio-Itsasoko beheko bailaeratik Eitzaga igo, Zumarraga eta Urretxu zeharkatu, eta Legazpitik aurrera Udanan utziko du eskualdea, astelehen goizeko seietan.
Korrikaren 18. ekitaldia, 2013an, Legorretan./Arkaitz Apalategi

Korrikaren 18. ekitaldia, 2013an, Legorretan./Arkaitz Apalategi

Guztira 72 kilometro osatuko ditu Korrikak Goierrin. Gaur aurkeztu dute euskararen aldeko 19. lasterketa, bi urtean behin burutzen dena. Urepelen (Nafarroa Beherea) hasiko da, martxoaren 19ko 17:00etan. Hamar egun eta 2.494 kilometro geroago, Bilbon amaituko da, martxoaren 29ko eguerdian, Arriaga aurrean. GOIERRIKO IBILBIDEA: Martxoak 22, igandea
  • Legorreta…………..23:44
Martxoak 23, astelehena
  • Itsasondo…………..00:10
  • Arama (indust.)….00:16
  • Ordizia………………00:23
  • Beasain……………..00:51
  • Lazkao……………….1:16
  • Olaberria……………1:36
  • Idiazabal……………1:55
  • Segura……………….2:27
  • Zerain………………..2:47
  • Mutiloa………………3:00
  • Ormaiztegi………….3:19
  • Gabiria (Altzibar)..3:29
  • Ezkio-Itsaso……….3:45
  • Zumarraga…………4:04
  • Urretxu……………..4:24
  • Legazpi……………..4:55
  • Udana……………….5:45
Ibilbide osoa:
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa