Gaikako hondakin bilketa estreinatu dute Zumarragako ferian

Zumarragako larunbateroko ferian gaikako hondakin bilketarekin gaur hasi dira./Aimar Maiz

Zumarragako larunbateroko ferian gaikako hondakin bilketarekin gaur hasi dira./Aimar Maiz

Zumarragako asteroko azokara joan diren nekazariek eta saltzaileek gaikako hondakin bilketa berria izan dute gaur, lehenengo aldiz. Orain arte, sortzen zituzten hondakin guztiak edukiontzi bakarrera bideratzen zituzten (berdera, zabor arruntarena), baina gaur eta aurrerantzean lau motatako hondakinak bereiziko dituzte: papera/kartoia, organikoa, ontziak eta birzikla ezina.
Hondakin organikoaren edukiontzia, Zumarragako plaza ertzean./Aimar Maiz

Hondakin organikoaren edukiontzia, Zumarragako plaza ertzean./Aimar Maiz

Udaletxe alboan kokatu dituzte edukiontziak, eta ez orain arte bezala goialdean (Jai Alai kaleko kantoian). Euskadi enparantzatik Legazpi kalera hartzen den tokian jarri dituzte edukiontziak, elkarren segidan. Aurreko larunbatean banatu zieten azokako saltzaileei bando bana, bilketa berriaren informazioarekin. Gaur lehenengo orduan, hala ere, goiko kantoian hondakinak pilatuta zeudela azaldu dute saltzaile batzuek: azokazaleen kartoiak batetik, baina baita herritarrek han utzitako etxeko hondakin poltsak ere, ohituraz han uzten zituztenak orain arte. Neurri horrekin, materia birziklagarria bereizita jasotzen hasi dira, dagoeneko. Ontzi urdinean zegoen hondakin gehien (paperezko eta kartoizko kaxak), eta baita organikoarenean ere (barazki soberakinak eta azalak). Birziklaezinen berdeak ere goraino zeuden, hala ere: egurrezko kaxak zeuden batik bat). Zumarragako larunbateroko ferian gaur hasi dira gaikako hondakin bilketarekin. Saltzaileak, hala ere, ohituta daude hori bera egitera, beste herri gehienetan aspalditik dutelako zerbitzu hori.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa