Urretxuko EH Bilduk herri batzarra egingo du larunbatean
URRETXU // Urretxuko EH Bilduk herri batzarra egingo du larunbat honetan, programaren lan ildoak eta helburu nagusiak zehazteko. EH Bilduk herritarren parte hartzearekin egin nahi du programa eta urretxuarren artean 400 inkesta banatu ditu. Emaitzak es...
URRETXU // Urretxuko EH Bilduk herri batzarra egingo du larunbat honetan, programaren lan ildoak eta helburu nagusiak zehazteko. EH Bilduk herritarren parte hartzearekin egin nahi du programa eta urretxuarren artean 400 inkesta banatu ditu. Emaitzak eskuetan, larunbatean lehen batzar bat egingo du. 10:00etan izango da, kultur etxean. Nahi duten guztiek parte har dezakete.