Ehunmiliaken izena emateko lehen epea bihar amaitzen da
Probaren webgune nagusian eman behar da izena
Azaroaren 6an ireki zuten Ehunmiliak, Goierriko Bi Handiak eta Mari Murumendi Maratoia probetan izena emateko aukera, eta bihar amaituko da izena emateko epeen artean lehena. Hala, hiru probetan izena ematerakoan deskontua lortu nahi duten parte hartzaileek, bihar dute horretarako azken eguna.
Ehunmiliak proba egin nahi dutenek eta izena gaur edo bihar ematen dutenek 130 euro ordaindu beharko dute, G2H proba egin nahi dutenek 80 euro eta MMM egin nahi dutenek 42 euro. Etzitik aurrera, eta apirilaren zortzira arte, hauek izango dira prezioak: Ehunmiliaken parte hartzeko 145 euro, G2Hn 95 euro eta MMM proban 47 euro. Izen emate guztiak ekainaren 4an itxiko dira, Ehunmiliaken webgune nagusian.
Dagoeneko, 175 korrikalarik eman dute izena Ehunmiliak probarako, 251 daude G2Hren zerrendan eta 59 Murumendiko mendi maratoia egiteko.