Segurako udal agintaldiaren balantzea
Igandean ekitaldia egin zuen Segurako EH Bilduk, lau urteko agintaldiaren balantzea egin eta datozen urteetarako dituzten erronkak jakinarazteko. Axier Alustiza zinegotziak eta Eluska Gerriko alkateak hartu zuten hitza, eta, besteak beste, urte hauetan...

Igandean ekitaldia egin zuen Segurako EH Bilduk, lau urteko agintaldiaren balantzea egin eta datozen urteetarako dituzten erronkak jakinarazteko. Axier Alustiza zinegotziak eta Eluska Gerriko alkateak hartu zuten hitza, eta, besteak beste, urte hauetan herriko informazioaren gardentasuna eta herritarren parte hartzea areagotzeko egindako lana nabarmendu zuten. Gerrikok, gainera, udalaren egoera ekonomikoak hobera egin duela adierazi zuen. Otsailaren 21ean herri batzarra egingo dute kultur etxean, 09:30ean. Ordurako ekarpenak egiteko deia egin diete herritarrei, bai herri programa osatzeko, bai datozen hauteskundeetarako hautagaien zerrenda osatzeko.