Mugei buruz lau hitzaldi antolatu ditu Gerriko elkarteak, Lazkaon

Gaur izango da lehen solasaldia, Aitzpea Leizaola antropologoarekin

Muga hartu du gaitzat Lazkaoko Gerriko elkarteak lau aste iraungo duen Berriketan jardunaldietarako. Muga fisikoak, geografikoak, gorputzarenak edo emozionalak, hitzaren esanahi askotan barrena egingo dute gogoeta, gonbidatuekin. Gaur, asteazkena, hasiko da Mugan bizi, mugan sentitu hitzaldi sorta. Otsailaren 18an, 25ean eta martxoaren 4an dira hurrengoak. Saio guztiak Lazkaoko Gerriko soziedadean izango dira, 18:30etik 20:00etara. Hitzaldiak:
  • Gaur (otsailak 11, asteazkena). Aitzpea Leizaola, antropologoa eta EHUko irakaslea: ‘Muga bizitoki, muga bizibide’.
  • Otsailak 18. Beñat Hach Embarek ormaiztegiar-sahararra: ‘Mendebaldeko Sahara: mugak eta harresiak’.
  • Otsailak 25. Marijo Imaz eta Maddi Imaz, transgenero baten senideak: ‘Pertsona naiz, ez transexuala’.
  • Martxoak 4. Letizia Moreno, ezintasunak dituen haur baten ama: ‘Elbarri, baina bizitzeko egarri’.
Euskararen mugak antzinaroan. Beste muga batzuk jorratuko dituzte Lazkaon.

Euskararen mugak antzinaroan. Beste muga batzuk jorratuko dituzte Lazkaon.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa