Goierri mozorrotzeko prest

Urretxun eta Zumarragan Ostegun Gizena ospatu dute inauteri jaien atarian

Inauteri festa gailenduko da Goierrin egunotan. Dantza taldeek han eta hemen egiten duten lanari azpimarra egin dakioke, baina inork inauteri giroa kalera ateratzen badu, horiek eskolak dira;  haurrak mozorrotu eta inauteria kalejira bihurtzen baitute. Musikariei esker, hamaika doinu ere entzungo dira errauts asteazkenera bitartean. Gaur Ataunen, Ordizian eta Idiazabalen atera dira dagoeneko mozorroak kalera. Inauteri jaiak, herriz herri, Goierrin: Beasain
  • La Salle. Gaur, mozorro desfile herriko kaleetan, 10:45. Bihar, 17:00etan.
  • Murumendi. Inauteri jaialdia 15:00etatik 16:00etara eta txokolate jana 16:15ean.
  • Ikastola. Inauteri festa 15:00etan.
  • Alkartasuna Lizeoa. Asteartea, otsailak 17, inauteri festa.
  • Ostadar dantza taldea. Inauteri dantza desfilea bihar, 10:30ean. Goierriko erromeri  biraren barruko jaialdia Loinazko San Martin plazan Guri5 taldearekin, 19:30ean.
Ezkio Itsaso
  • Herri eskola. Mozorro festa, 15:15ean. Jarraian, txokolate jatea.
  • Ezkioko Argindegi ostatua. Mozorro afaria ostiral gauean, 21:00etan. Helduen menuak 20 euro balio ditu, eta gaztetxoenak hamar. Afalondoan festa izango da. Mozorroturik daudenek txupitoa doan izango dute. Aurretik izena eman behar da.
Gabiria
  • Herri eskola. Gaur inauteri desfilea eskolatik plazara zibilizazioen gaia hartuta eta emanaldia plazan 15:00etan. Gero txokolate jana guraso elkarteak antolatuta Erbie elkartean.
Idiazabal
  • Herri eskola. Gaur inauteri desfilea eskolatik plazara 15:00etan, ikuskizuna futbitoan 15:30ean, askaria plazan guraso elkarteak antolatuta, 16:00etan.
  • Xapobixi elkartea. Mozorro festa, udaletxe zaharrean, 18:30ean.
Legorreta
  • Ugaro herri eskola. Inauteri desfilea herrian barrena eta dantzak pilotalekuan 15:00etatik 16:30era, gaur.
Legazpi
  • Haztegi Ikastola. Gaur goizean dantzak ikastolako patioan eta inauteri desfilea jokoak gai hartuta, 16:00etan Domingo Agirre eskolako ikasleekin batera.
  • Domingo Agirre herri eskola. Laubidetik jaitsiko dira gaur Haztegikoekin desfilea egiteko, 16:00etan.
  • Lintxaren etorrera. Lintx katamotza udaletxeko balkoian agertuko da, gaur, 17:00etan.
  • Gaztetxeko inauteri festa. Marrazki bizidunak gai hartuta, bihar, 12:00etan gaztetxean elkartuko dira bazkalaurreko poteoa egiteko. Aitxurin bazkalduko dute 14:30ean eta 17:00etan Laubiden elkartuko dira karrozarekin kalejira egiteko.
Olaberria
  • Herri eskola. Inauteri festa eskolan gaur, 14:30ean.
Ordizia
  • Jakintza Ikastola. Inauteri desfilea gaur, 15:00etan.
  • Jubilatuak. Astelehenean, hilak 16, 17:00etan mozorro lehiaketa eta txokolate jana. 18:30ean Aureliorekin dantzaldia.
Ormaiztegi
  • Herri eskola. Gaur, inauteri ikuskizuna frontoian, 14:30ean.
Segura
  • Laiotz herri eskola. Gaur, eskolako irakasleen eta ikasleen mozorro kalejira. Abestiak eta dantzak plazan. Ondoren, txokolate jana.
  • Hartza, hartzazaina eta uxatzaileei ongi etorria. Errementerin. Kalejira trikitilari, txistulari, jorrai dantzari eta herritar mozorrotuekin. Hartzaren iritsiera plazara, dantzarien emanaldia eta hartza aizkorriratzea. Ondoren, mozorro poteoa, afariak eta mozorro gaua.
Urretxu
  • Gainzuri herri eskola. Kalderero gaia hartuta, dantzaldia gaur, 15:00etan, Zelai Arizti parkean.
  • UZ Ikastola. Haurrek mozorrotuta dantza ikuskizunak eskainiko dituzte, gaur, 14:45etik aurrera.
  • Lurra dantza taldea. Berriozarreko Txolin dantza baserriz baserri bihar, 09:00etatik aurrera. 18:00etan Gernikako Arbola plazan dantzatuko dute.
Zaldibia
  • Lardizabal herri eskola. Gaur mozorrotutako desfilea 14:45etik aurrera.
Zegama
  • Herri eskola. Gaur lipdub bat grabatuko dute mozorrotuta, 14:30etik 16:30era.
Zumarraga
  • La Salle-Legazpi. Astelehenean mozorro desfileak egingo dituzte 15:00etatik aurrera.
  • Kale hezitzaileak. Gaur Izuaren Etxea irudikatuko dute Eitzagako topalekuan 17:00etatik aurrera.
  • Dantzaldia. Gaur, 16:30etik 19:30era haurrentzako dantzaldia Tirapuren eskutik Beloki pilotalekuan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa