Legazpiko Gaztetxekoek ez daukate zorte onik azkenaldian eguraldiarekin. Gaurkoan ere euriak gailendu egiten zuen Simpsondarren karrozaren sabaia. Edozein kasutan, giroa berotzen ari dira Laubiden eta Legazpiko herrigunerainoko desfilea egingo dutela esan dute. Marrazki bizidunen gaia aukeratu dute: Tintin, Mortadelo eta Filemon, munstro gaileta jalea, Merlin eta, jakina, simpsondar guztiak.

Laubiden desfilerik ez dute egin karrozaren atzetik
Ez dira gazte asko bildu Laubideko hitzordura, baina dauden guztiek kolorez jantzi dute Legazpi gain aldeko auzoa. Jaia gauera arte luzatuko da herrigunean, baina behin desfilearen ibilbidea beteta, karroza gorde egingo dute.