Ostadar dantza taldearen kalejira irudietan

Goizean egin dute dantza desfilea eta arratsaldean, Goierriko Erromeri Biraren baitan jaialdia egingo dute Loinazko San Martin plazan

Gaur, 10:30ean, abiatu dira Ostadar taldeko dantzariak Beasaingo kaleetan barrena. Dantza desfilea egin dute Euskal Herriko hainbat inauteri jantzi soinean. Dantzari helduek zein haurrek dantza egin dute eta hala arituko dira, eguraldiak eragozten ez badie, eguerdira bitartean. Dantzariekin batera musikariak ere izan dira kaleetan. Arratsaldean, Aurtzaka dantza taldearekin elkarlanean antolatuta, Goierriko Erromeri Biraren baitan jaialdia egingo du Guri5 talde gabiriarrak 19:30etik aurrera Loinazko San Martin plaza azpian.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa