Goierriko bederatzi muslari bikote sailkatu dira Euskal Herriko txapelketako finalerako

Arama, Beasain, Ezkio-Itsaso, Itsasondo, Ormaiztegi, Zaldibia, Urretxu eta Zumarragako bikoteak Leikeition izango dira martxoaren 7an

Alegin jokatu da Gipuzkoako finala.

Alegin jokatu da Gipuzkoako finala.

Alegin (Gipuzkoa) jokatu da gaur arratsaldean Euskal Herriko mus txapelketako Gipuzkoako finala. Gipuzkoako 121 bikotek hartu dute parte eta 34 bikotek lortu dute Euskal Herriko finalerako txartela; tartean dira Goierriko bederatzi bikote. Martxoaren 7an Lekeition (Bizkaia) jokatuko da zazpigarren Euskal Herriko mus txapelketaren final handia. Goierritik sailkatu diren muslariak honakoak dira:
  • Arama: Jose Luis Azurmendi eta Eneko Larrea (zegamarrak).
  • Beasain: Aitor Urteaga eta Aratz Arrizabalaga.
  • Ezkio-Itsaso: Simon Idiakez eta Txomin Bidegain.
  • Itsasondo: Joseba Goikoetxea eta Patxi Salaxar.
  • Ormaiztegi: Julian Zabala eta Migel Angel Agirre.
  • Urretxu-Zumarraga: Eusebio Zabala-Pello Zaldua eta Iñaki Kruz-Haritz Berasategi.
  • Zaldibia: Jose Manuel Aranzabe eta Jose Manuel Regil.
   
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa