Zegama-Aizkorriri 2014ko lasterketarik onenaren saria eman diote Euskaltrail egunean

Ibarran ari dira Euskaltrail eguna ospatzen eta 2015eko trailerako euskal selekzioa aurkeztu dute bertan

Euskaltrail saria

Euskaltrail saria

Gaur Euskaltrail eguna ospatzen ari dira Ibarran (Gipuzkoa), hirugarren urtez. Trail-aren inguruan antolaturiko eguna da Euskaltrail eguna,  egitarau bete-betearekin. Goizean mendi korrikaldia egin dute, eta bazkalostean 2015erako traileko euskal selekzioa aurkeztu dute. Horrez gain, 2014ko korrikalari onenari eta lasterketa onenari sariak banatu dizkiete. Zegama-Aizkorri mendi maratoia aukeratu dute 2014 lasterketarik onena. Hain zuzen ere datorren maiatzaren 17an egingo dute aurtengo Zegama-Aizkorri mendi maratoia. Urtetik urtera gora doa lasterketaren ospea, eta aurten 5.000 izen-ematetik gora izan dira. Datorren ostiralean egingo dute zozketa parte hartzaileak aukeratzeko: 225 dortsal zozkatuko dituzte. Beste 125 iaz denbora onenak lortu zituztenei banatuko dizkiete, eta beste 100 konpromisoen arabera banatuko dituzte. Guztira 450 parte hartzaile.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa