Aterako finalistek errebantxa jokatuko dute etzi, Ordizian

Euskaltegian 18:30ean hasi eta herriko tabernetara joango dira gero

OLYMPUS DIGITAL CAMERAKorrika 19ren bueltan prestatutako Bertso Korrika egitasmoaren baitan bertso ikuskizun berezia egingo dute etzi Ordizian. Udazkenean jokatu zen Atera herriarteko bertsolarien txapelketako finalistek errebantxa jokatuko dute. Goierriko Bertso Eskolak eta Goiztiri AEK euskaltegikoek antolatu dute bertso-ekitaldia elkarlanean. Ordiziako AEKren euskaltegian emango diote hasiera 18:30ean eta herriko tabernetan jarraituko dute. Gabiriako Jokin Murua, Mikel Asurabarrena eta Gorka Maizek irabazi zuten Zaldibiako herri antzokian jokatu zen finalean; Urretxu-Zumarragako Gorka Ojanguren, Maialen Akizu eta Beñat Torres aurrean izango dituzte berriro ere.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa