Martxoko feria, asteartean Gernikako Arbola plazan

Datorren asteartean, arratsaldez, Martxoko Feria egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Fruta-arbolak eta bertako produktuak zozkatuko dituzte eta Urretxu eta Zumarragako idi gazteen erakusketa eta idi-proba egongo dira. Feria 15:00etan

The post Martxoko feria, asteartean Gernikako Arbola plazan appeared first on Otamotz.

Datorren asteartean, arratsaldez, Martxoko Feria egingo dute Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Fruta-arbolak eta bertako produktuak zozkatuko dituzte eta Urretxu eta Zumarragako idi gazteen erakusketa eta idi-proba egongo dira. Feria 15:00etan hasiko da. Baserritarrek elkarrekin hitz egiteko eta Urretxu eta Zumarragako idi gazteak ikusteko aukera edukiko dute. Bost itzainen idiak egongo dira ikusgai: Egoitz Armaolearenak, Iker Zubillagarenak, Igeldorenak eta Ipeñarrieta eta Izukitza baserrietakoak. Gainera, bertaratzen direnen artean fruta-arbolak zozkatuko dituzte. Emakume baserritarren artean, berriz, bertako produktuez osatutako saski bat zozkatuko dute. Zozketak 17:00etan izango dira. Ondoren, 18:00etan, idi-proba egongo da Urretxuko probalekuan. Egoitz Armaolearen idiak eta Patxi Aranberrirenak arituko dira, nor baino nor. The post Martxoko feria, asteartean Gernikako Arbola plazan appeared first on Otamotz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa