Xalbador eta Iparretarrak taldeari buruzko bi dokumental eskainiko dituzte Seguran

Bihar ikusgai izango da 'Xalbador, izena eta izana' lana. Etzi 'Iparretarrak belaunaldia. Herriak bizi behar du' dokumentala ikusi eta solasaldia egingo dute.

xalbadorIparra Hegoa aste kulturalaren aurretik berotzen joateko, bi dokumental emanaldi antolatu dituzte Seguran aste honetarako. Bihar izango da lehena, kultur etxean, 19:30ean. Xalbador, izana eta izena dokumentala ikusteko aukera izango da. Xalbadorren senitarteko bat ere izango da emanaldian. Etzi, berriz, Iparretarrak belaunaldi. Herriak bizi behar du  dokumentala izango da ikusgai, kultur etxean, 19:00etan. Jarraian solasaldia egingo dute Filipe Bidart, Tote Etxebeste, Panpi Sainte Marie eta Sylvie Garat egilearekin. ‘Xalbador, izana eta izena’. Eneko Dorronsorok zuzendutako dokumentala da, Fernando Aire Xalbador bertsolariaren inguruan. Bere lau semeen kontakizunetan oinarrituta, Xalbadorren izenaren atzean zegoen pertsona azaleratzen saiatu da Dorronsoro. Ordubeteko iraupena du. Trailerra ikusgai dago sarean. ‘Iparretarrak belaunaldia. Herriak bizi behar du’. Iparraldeko Iparretarrak talde armatuaren inguruko dokumentala da, Sylvie Garat kazetariak zuzendua. Taldekide izandakoen testigantzak biltzen ditu, eta ordubete inguruko iraupena du.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa