Berdintasunean sakontzeko asmoa agertuko du EH Bilduk osoko bilkuran
Udalean parekidetasuna lantzeko egindako lanean sakontzeko «konpromiso irmoa» azalduko du Ordiziako EH Bilduren udal taldeak gaur iluntzeko osoko bilkuran bozkatuko duten adierazpenenarekin.Krisiaren aitzakian hartzen ari diren neurriek pertsonen biz...
Krisiaren aitzakian hartzen ari diren neurriek pertsonen bizitzetan, eta bereziki emakumeengan, dituzten «ondorio lazgarriak» nabarmendu dituzte. «Krisian gaude kapitala ezinezko bihurtzen ari delako bizitza duinak izatea», diote. Ongizatearen oinarri diren zaintza lanak sistema kapitalistak gutxietsi egiten dituela ohartarazi dute. Lan horiek nagusiki emakumeek betetzen dituztela kontuan izanda soilik uler daiteke, EH Bilduren ustez, «emakumeek lan-merkatuan duten leku marjinala eta esplotazioa bikoitza da». Emakumeek gizonezkoek baino %36,2 gutxiago irabazten dute. Gaur 19:00etan bilduko da osoko bilkura areto nagusian.













