Bart goizaldean izan dira gertaerak; gaztea hainbat kolperekin eta hipotermia zantzuekin erreskatatu dute
Jendea errekara begira Zaldizurreta kalean, bart gauean (mugikorretik bidalitako argazkia)
Ertzaintzak eta suhiltzaileek gazte bat eta haren aita erreskatatu dituzte bart goizaldean Beasainen, Oria ibaitik aterata. Segurtasun Sailak azaldu duenez, aita onik zegoen baina semeak hainbat kolpe eta hipotermia zantzuak zituen.
Goizaldeko 03:20 aldera, gazte bat Oria ibaira jaitsi da, zenbait lekukok azaldu dutenez, uretara eroritako telefono mugikorraren bila. Beherakoan, ordea, erori eta hainbat kolpe hartu ditu. Handik gutxira, aita bere bila joan da, uretatik ateratzeko asmoz. Larrialdi zerbitzuetakoek artatu behar izan dute semea, aipatutako kolpeengatik eta hipotermiagatik.