Banatu dituzte Beasaingo idazlan lehiaketako sariak
Beasaingo idazlan lehiaketa egiten hasi zirela 25 urte bete dira aurten, eta ohi bezala, ekitaldi hunkigarri batekin egin dute aurten ere sari banaketa. Igartzako jauregiko patioa bete-bete eginda zela, bertan elkartu dira saridunak eta haien familiartekoak. Begi ugariren aurrean, eta etxekoen kamera aurrean, jaso dituzte sariak 41 gaztetxok.
Adinaren arabera mailaka banatuta, eta maila bakoitzeko kategorien arabera, izen zerrenda luzea bota zuen errenkadan Irati Goikoetxea aurkezleak, eta sariak banatzen aritu ziren epaimahiko Ekaitz Goikoetxea, Jon Ordoñez eta Maitane Legarreta eta Beasaingo Udaleko Garbiñe Zurutuza eta Zezilia Herrador zinegotziak. Ekitaldi berezia izan zen, Goikoetxea anaia-arrebek hasieratik argi utzi zuten bezala. Ipuinak sortzera animatu zituzten gaztetxoak, “gaixtoak” izan eta gauean ipuinetako pertsonaiekin jolas egitera animatu zituzten. Eta askok sari banaketan irakurri zituzten saritutako lanak entzunda, argi geratu zen bat baino gehiago sarri aritzen direla “gaixtokeriatan”, testu, hitz eta bertso ugarik eragin baitzuen jendearen txalo zaparrada. Saridun guztien zerrenda, honako loturetan:
[nggallery ID=144]