«Galdutzat» eman du Ordiziako PSEk azken udal legegintzaldia
Ordiziako PSEk azken lau urteetako balorazioa egin du eta Bilduren udal gobernuak egindako lana «ezin ezkorragoa» dela azaldu du Iñaki Dubreuil alkategaiak.Etxez etxe banatu duten eskuorrian jasotzen den gisan, PSEk zabaldutako prentsa oharrean «ga...
Etxez etxe banatu duten eskuorrian jasotzen den gisan, PSEk zabaldutako prentsa oharrean «galdutzat» eman du azken legegintzaldia eta Bilduri koherentzia falta, gardentasun falta, diru publikoa xahutzea, inposizioak, autoritarismoa eta parte hartze falta egotzi dizkio.
Tasa, zerga eta udal prezio publikoek gorakada izan dutela dio Dubreuilek: «Bilduk herritarrei ordainarazi die krisiaren zatitxo bat». Atez ateko bilketarekin eta Urdaneta kalearen oinezkotzearekin «jarrera autoritarioa» izatea ere egotzi diote Bilduri. Era berean, parte hartze politika «iruzurra» izan dela azaldu du.













