Segurako herritarrik zaharrena da Lucia Imaz. Gaurko egunez jaio zen, duela 102 urte. Giro goxoan ospatu du bere urtebetetzea San Juan egoitzako kideekin eta ilobekin batera. Goizean Nagusilaneko bisita izan du. Arratsaldean, berriz, ilobak izan ditu bisitan. Eluska Gerriko alkateak eta Idoia Lopetegi zinegotziak, bestalde, lore sorta oparitu diote herritarren izenean. “Eskerrik asko lore sortagatik, oso ederra da, zuek bezalakoxea”, esan die Imazek, umorez. Konpainia onean, eta txokolate beroa hartuz ospatu du eguna.
Eluska Gerriko alkateak eta Idoia Lopetegi zinegotziak lore sorta oparitu diote herritarren izenean