Oihana Mendizabal da Ataungo Herrigintzako alkatetzarako hautagaia
Hala erabaki dute Herrigintza taldeko kideek eta jarraitzaileek Ataungo Herrigintzak egin duen azken batzarrean. Enpresa ikasketetan lizentziatua da Oihana Mendizabal eta irakasle ikasketak ere eginak ditu. Ataungo Herrigintzatik gogoratu dute «kontuan izan behar dela 1995etik 2011ra Herrgintza taldeak Ataungo Udala gobernatu zuela, nahiz eta azken aginte aldian oposizioan» egon den.