Urretxuko arbola, da bedeinkatua…
Gernikako Arbola hil egin da eta atzo ernamuin bat landatu zuten bere tokian. Toki askotan daude Euskal Herriaren askatasunaren sinbolo den zuhaitz horren ondorengoak, baina inon ez Urretxun bezainbeste. Izan
The post Urretxuko arbola, da bedeinkatua… appeared first on Otamotz.
«Gernikako Arbolaren ernamuinak Juntetxean eskatu behar dira» Pello Gonzalez (Urretxuko alkate ohia) «Egokiena, plazako bi zuhaitz handienak kentzea eta gaztea uztea litzateke» Ainara Osinalde (Ikerlora enpresako teknikaria)Gonzalezek Gernikako Arbolaren ernamuin bat lortzea ez dela batere erraza dio. «Alemaniakoa ni zinegotzi nintzela eskatu genuen. Gernikako Juntetxean eskatu behar da eta baiezkoa ematea ez da erraza. Eskaeraren arrazoiak eskatzen dituzte, eurak etortzen dira landatzera eta agiri bat ematen dute. Izan ere, ez dute perretxikoak bezala ugaltzea nahi. Urretxuk ezin ditu gehiago eskatu. Hemen ditugunen ernamuin bat landatu daiteke, baina ez du grazia bera». Gernikako Arbola hil egin da eta atzo bere anai batek hartu zuen bere tokia. Zein ote da Urretxuko senitartekoen osasun egoera? Ikerlora enpresako Osinaldek lauak aztertu ditu, Goierriko Hitzarentzat. Hilerrikoa «oso ondo» dagoela dio. Udaletxeko plazan daudenen egoera ez da horren ona. Izan ere, eremua ez da behar bezain egokia zuhaitz batentzat. «Bakarrik dagoena oso ukituta dago. Lehortzen ari da. Beste handia ere oso gaizki dago. Egokiena, bi hauek kentzea eta gaztea uztea izango litzateke. Nire ustez, nahiko leku izango luke garatzeko». Duela urte batzuk plaza berritu zuten eta azpian aparkalekua egin zuten. Bere ustez, obra horrek ez zien mesede egingo. «Sustrai garrantzitsuak kenduko zizkieten eta hori goialdean nabaritu egiten da». The post Urretxuko arbola, da bedeinkatua… appeared first on Otamotz.