Gaur irekiko ditu ateak zazpigarren Aukeren Azokak

Gaurtik igandera bitartean zabalik egongo da Urretxuko Ederrena pilotalekuan Urretxuko eta Zumarragako zazpigarren Aukeren Azoka Bi Tartean merkatari elkarteak antolatuta. Azokan parte hartuko duten 23 dendak honakoak dira:  Kirolak:Alex Kirolak,

The post Gaur irekiko ditu ateak zazpigarren Aukeren Azokak appeared first on Otamotz.

Gaurtik igandera bitartean zabalik egongo da Urretxuko Ederrena pilotalekuan Urretxuko eta Zumarragako zazpigarren Aukeren Azoka Bi Tartean merkatari elkarteak antolatuta.

Azokan parte hartuko duten 23 dendak honakoak dira:

  •  Kirolak:Alex Kirolak, Bidegorri kirolak, Intersport Loramendi, Kahunas.
  • Lentzeria: Kuttun eta Titare
  • Paperdenda: Aitxu
  • Optika: Instituto Optico
  • Estetika: Xarmanki
  • Oinetakoak : Calzados Txiki
  • Kirol Zerbitzuak: Zerki
  • Haur moda: Baby, Jazz haur moda, Kakaers, Kux-Kux, Nannes
  • Ordulari-Bitxi denda: Diz-Diz
  • Moda: Arku, Boca-Boca, Goretti, Hamahiru, Junbiju
  • Bizikletak: Godoy Bike & Ride
Aurten, iaz bezala, Godoy Bike & Ride-ek, bizikleten bigarren eskuko merkatua antolatuko du. Bizikleta zaharra eraman, eta han saltzeko aukera egongo da. Azoka gaur zabalduko da 16:30tik 20:30etara, bihar goiz zein arratsaldez egongo da irekia 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era eta igandean berriz goizeko ordutegia izango du, 11:00etatik 14:00etara.

Ekimen hau, Bi-Tartean Merkatarien Elkarteak antolatuko du Urretxu eta Zumarragako udalen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz.

The post Gaur irekiko ditu ateak zazpigarren Aukeren Azokak appeared first on Otamotz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa