Herritarrekin egindako bileren emaitzak ezagutarazi ditu EAJk
Legazpiko EAJk herritarrekin egin dituen bileren emaitzen berri eman du. Bileretan legazpiarrei 2025eko Legazpi irudikatzeko eskatu diete eta 100 proposamen baino gehiago jaso dituzte.Koldobike Olabide hautagaiak bileretan parte hartu dutenek «Udal ku...
Koldobike Olabide hautagaiak bileretan parte hartu dutenek «Udal kudeaketaren aldaketa», eskatu dutela dio. «Kudeaketa lidergo ereduen beharra adierazi digute, agindu ereduak alde batera utziz».
Enpresak aberastasun motor direla ere esan diete eta udala enpresa, merkataritza eta nekazal jardueretara hurbildu behar dela. «Hau izango da gure hauteskunde programan lehentasuna izango duen ildoetako bat».
Herritarrek espaloian konponketaz, igerilekuan sartzeko arazoez eta aparkaleku faltaz ere hitz egin dute. Olabidek euren nahiak asetzeko lan egingo duela aipatu du eta herritarrei koldobikeo@gmail.com helbide elektronikora proposamenak bidaltzeko eskatu die.













