
Mendi Bazterrak Ingurumen Interpretatiboa elkarteak mendi astea antolatu du Legazpin, datorren asterako. Ekitaldi guztiak kultur etxeko areto nagusian izango dira. Astelehenean, 9an, aurkezpen saioa eta ikus-entzunezkoa egongo dira. Koke Lasak
8.000koetan barrena: McKinley ikus-entzunezkoa eskainiko du, 19:00etan. Asteartean, 19:30ean, Jonmikel Intsaustik
Mendizalearen hiztegia aurkeztuko du. Ostegunean, ordu berean, Ekaitz Maizek
Ametsen bidetik ikus-entzunezkoa emango du. Kultur etxeko ekitaldiekin bukatzeko, ostiralean, 19:00etan, Jokin Lizeaga Ternua taldeko kideak
Mendi lasterketetan barrena hitzaldia eskainiko du. Baina kultur etxetik kanpo ere ekitaldi bat antolatu dute. Hilaren 22an, igandea, Korosti Bertikala lasterketa herrikoia egongo da. Korrikalariak 11:00etan irtengo dira plazatik.