Erabileran sakondu beharra nabarmendu du Ordiziako EAJk
ORDIZIA // Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako sailburuordearekin egindako topaketatik euskararen erabileran sakontzeko beharra azpimarratu du Ordiziako EAJko kide Jose Miguel Santamariak. Kafe Sarean topaketei jarraipena emango d...
ORDIZIA // Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako hizkuntza politikako sailburuordearekin egindako topaketatik euskararen erabileran sakontzeko beharra azpimarratu du Ordiziako EAJko kide Jose Miguel Santamariak. Kafe Sarean topaketei jarraipena emango diote, gaur 18:30ean, kirola izango dute aztergai Tximista sagardotegian; Jon Redondo izango da bertan. Ostegunean, 18:30ean, berdintasunaz arituko dira Haizpen Emakundeko zuzendari ohi Txaro Arteagarekin.