Oihana Mendizabal izango da Herrigintza taldearen alkategaia
ATAUN // Ataungo Herrigintza taldeko kide eta jarraitzaileek hala erabakita, Oihana Mendizabal Asuraberrena izango da datozen udal hauteskundeetarako alkategaia. Enpresa ikasketetan lizentziatua da eta irakasle ikasketak ere eginak ditu.













