Urolako atleta beteranoak, punta-puntan

Urola Triatloi Klubeko atletek duatloi denboraldiko laugarren proba bete dute asteburuan. Eibarren (Gipuzkoa) egindako esprint distantziako duatloian, Josetxo Mujikak txapela jantzi du beteranoen bigarren mailan eta Jose Manuel Benitezek hirugarren

The post Urolako atleta beteranoak, punta-puntan appeared first on Otamotz.

Urola Triatloi Klubeko atletek duatloi denboraldiko laugarren proba bete dute asteburuan. Eibarren (Gipuzkoa) egindako esprint distantziako duatloian, Josetxo Mujikak txapela jantzi du beteranoen bigarren mailan eta Jose Manuel Benitezek hirugarren egin du beteranoen lehen mailan. Beteranoek lortutako marka onez gain, Jose Tomas Sanchezek, Juan Carlos Ruedak eta Harkaitz Etxezarretak egindako lana nabarmendu dute Urolako taldekideek. Horrez gain, Ainara Gonzalez eta Ander Erauskin kide berriek debuta egin dute aurtengo denboraldian. Oñatin eta Altsasun Denboraldia aurrera doa eta hurrengo hitzorduak Oñatin (Gipuzkoa) eta Altsasun (Nafarroa) dituzte Urola Triatloi Klubeko atletek. Oñatiko Duatloian larunbatean izango dira, martxoak 14. Bertan, 5 kilometro bete beharko dituzte korrika, 20 kilometro txirrinduan eta azken 2,5 kilometroak berriz ere korrika egingo dituzte helmugara iritsi arte. Proba 16:00etan hasiko da. Altsasuko hitzordua martxoaren 21ean da. Sakanako Triatloi taldeak antolatuta, proba antzekoa da; alde bakarra txirrinduan egin beharreko lanari bi kilometro gehitu dizkietela da. Duatloietan hasteko gogoa dutenei klubarekin harremanetan jartzeko gonbitea egin diete:  info@urolatriatloia.com. The post Urolako atleta beteranoak, punta-puntan appeared first on Otamotz.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa