Eneritz Artetxek irabazi du Zaldibiako Osinberde bertso sariketa

Azkoitiarrarekin batera Xabi Igoa aramaioarra sailkatu da Gabiriako Osinalderako

Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiarrak irabazi zuen, larunbat gauean, Zaldibiako III. Osinberde sariketa. Izen bereko elkartean, 80 bat entzuleren aurrean, aho bateko adostasuna eragin zuen bere bertso-lanak. Entzuleek izendatzen duten Osinberde saria jaso zuen, eta epaileen puntuazioz ere onena bera izan zen. Gabiriako Osinalde bertso sariketarako lehenengo saio baliagarria izan zen Zaldibiakoa. Artetxerekin batera, epaileek bigarren postua aitortu zioten Xabi Igoa aramaioarra ere sailkatu da. Hurrengo saioa Ordiziako Argi-Berrikoa izango da, larunbatean. Hirugarrena, Aztirian da, hilaren 28an.
Eneritz Artetxe azken agurra kantatzen, Osinberde saria jasota, Mikel Lasarteren ondoan. /Eneritz Gorrotxategi

Eneritz Artetxe azken agurra kantatzen, Osinberde saria jasota, Mikel Lasarteren ondoan. /Eneritz Gorrotxategi

Amaia Elizagoien, Xabi Igoa, Malen Amenabar, Mikel Lasarte, Eneritz Artetxe, Maider Arregi eta Joxi Irastortza aurkezlea, Zaldibia./Eneritz Gorrotxategi

Amaia Elizagoien, Xabi Igoa, Malen Amenabar, Mikel Lasarte, Eneritz Artetxe, Maider Arregi eta Joxi Irastortza aurkezlea, Zaldibia./Eneritz Gorrotxategi

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa